Europako funtsak

Tapiak «gardentasuna» exijitu dio Madrili Europako funtsak banatzeko

Eusko Jaurlaritzak ez daki Espainiako Gobernuak nola banatuko dituen Hurrengo Belaunaldia funtsak, eta kezkaturik dago, «agian ez direlako izango hain eraldatzaileak diren proiektuetarako».

Arantxa Tapia, Hidrogenoaren Eusak Korridorearen aurkezpenean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
xabier martin
2021eko martxoaren 3a
12:26
Entzun

«Euskadik oso zehaztuta dauden proiektuak dauzka», estrategikoak eta eraldatzaileak, eta, hortaz, Europako funtsetarako hautagai argiak direla esan du Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburu Arantxa Tapiak, Espainiako Gobernuari «irizpide gardenak» eskatzearekin batera Hurrengo Belaunaldia funtsak banatzeko. Gasteizko gobernuak ez daki Madrilek zer irizpiderekin erabakiko duen funts garrantzitsu horiek banatzea, eta kezkaturik dago, susmoa duelako «proiektu ez hain eraldatzaileak» finantzatzeko erabiliko ote diren.

«Euskadik proiektu garrantzitsuak ditu, zehatzak eta enplegua sortuko dutenak», esan du Tapiak. Horietako batzuk martxan jartzen ari direla gaineratu du, Europako finantzaketaren zain egon gabe. Horregatik, uste du Espainiako Gobernuaren irizpideek «ahal bezain gardenak» izan behar dutela, «eta Europako Batasunak ezarritako eskaerei erantzuteko gai».

Tapiak abisu argia bidali dio, beraz, Pedro Sanchezen gobernuari, jakin dezan Jaurlaritzak Europako finantzaketa nahi duela bere proiektu estrategikoentzat. Ez du ezkutatu, gainera, funts horien truke egongo direla «betebeharrak». «Europako Batasunak zorra eskatu behar du funts horiei aurre egiteko, eta zor hori datozen belaunaldiek pagatuko dute; hortik dator funtsen izena». Tapiak uste du ezen, Madril ez bada gai funts horiek «modu egokian» baliatzeko, hiru edo lau urteren buruan «damutu» egingo dela beharbada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.