Positiboek berriro egin dute gora Hegoaldean: 462

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzo 11.389 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik %4k eman zuten positibo.

PCR testak egiten Zaldibarren (Bizkaia) artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko martxoaren 16a
16:38
Entzun

Datozen asteetan argi ikusiko da kutsatzeen kurba gora doan ala ez, baina Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuek erakusten dute joera ez dela ona. Atzo, beste koska bat egin zuten gora positiboek Hegoaldean, eta 462 kasu atzeman zituzten test diagnostikoetan. Azken lau asteetako daturik makurrena da hori. Positibo tasa, berriz, %4 da.

Lurraldeka, Nafarroan atzeman dituzte positibo gutxien: 68 kasu. Araban, 89 izan dira positiboak; Gipuzkoan, 116; eta Bizkaian, 187.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 39 lagun erietxeratu zituzten gaitzaren ondorioz, eta orain 382 lagun daude Hegoaldeko erietxeetan; horietatik 112, ZIUetan, larri. Nafarroako Gobernuak heriotza baten berri ere eman du: 80 urteko emakume bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.