Ezbeharra

37 urteko iruindar bat hil da bart Carcarren, trafiko istripu batean

Carcar eta Lerin arteko errepidean izan da istripua.

Carcar eta Lerin arteko NA-122 errepidea.
2021eko martxoaren 19a
08:45
Entzun

Bart gauean, trafiko istripu larria izan da Carcarren (Nafarroa), eta pertsona bat hil da. 21:30ak inguruan izan zen ezbeharra, NA-122 errepideko 30,5. kilometroan, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Bi autok elkar jo zuten, eta autoetako baten gidaria bertan hil zen. Suhiltzaileek atera behar izan zuten gorpua autotik.

Hildakoa 37 urteko iruindar bat da. Andosillarantz zihoan. Beste autoko gidaria, 33 urteko andosillar bat, arin zauritu da, eta ezbeharraren ondoren Iruñeko ospitalean artatu zuten. Carcar eta Lerin lotzen ditu NA-122 errepideak. Gertatutakoa ikertzen ari da Foruzaingoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.