Ingurumena

Instalazio eolikoetarako tramitazioak eteteko eskatu du Sustrai Erakuntza taldeak

Kezka agertu du, instalazio eoliko eta fotoboltaiko masiboak eta eskala handikoak egiteko eskaerak ugaritu direla eta. Eskatu dute prozesu sozial bat irekitzeko, eta ez uzteko «interes ekonomikoei bidea markatzen».

Parke eoliko bat. IBERDROLA
2021eko martxoaren 25a
13:48
Entzun

Sustrai Erakuntza taldeak Nafarroako Gobernuari eta parlamentuari eskatu dio prozesu sozial bat ahalbidetzeko trantsizio energetikoa eta garapen berriztagarria «demokratikoki» planifikatzeko. «Ez dezagun utz interes ekonomikoek bidea markatzen», esan dute gaur Iruñean egin duten agerraldian. Kezka baitute «interes espekulatiboak eta diru irabazietan oinarritutako proiektuak» lehenetsiko ote diren.

Bien bitartean, eskatu dute,  «berehala eteteko» tramitatzen ari diren instalazio eolikoen, fotovoltaikoen eta lotutako azpiegituren administrazio prozedura guztiak. Moratoria horren helburua da arau gehigarriak egitea ingurunearen babesaren arloan, produkzio-instalazioen garapena eraginkorra eta bateragarria izan dadin ingurunearekin, biodibertsitatearen eta gizarte-komunitateen babesarekin.

Berotze globalaren ondorioz, trantsizio energetikorako politikak asko bizkortu dira. Moduetan kezka agertu du Sustrai Erakuntza taldeak.«Instalazio berriztagarrien proiektuen garapen masiboa eta eskala handikoa gertatzen ari da, eta Nafarroak ez dio joera horri ihes egiten», adierazi dutenez. Uste dute martxan jarri asmo dituzten proiektu handiek ekosistema kalte nabarmena eragingo dutela.

Uste dute trantsizio ekologikoa ezin dela soilik egin teknologia fosilen ordez teknologia berriztagarriak erabiliz. Proposatzen dute aldaketarako produkzioa deszentralizatzea eta instalazio berriztagarri txikiak egitea, «lurralde antolamenduarekiko bateragarritasun handiagoa ahalbidetzen baitute, kontsumo zentroetatik hurbil daudelako, bai eta energia eraginkortasuna hobetzea eta energia kontsumoa murriztea ere, egungo xahutzearekin jarraitzea eragin gabe».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.