Albistea entzun

Araban eta Gasteizen itxialdi perimetrala ezarriko dute bihartik

Laurehun kasuko intzidentzia gainditu duten herrien zerrenda berritu dute, Labik ezarritako irizpideei segika.

Araban eta Gasteizen itxialdi perimetrala ezarriko dute bihartik
Araban eta Gasteizen itxialdi perimetrala ezarriko dute bihartik Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2021eko apirilak 6 14:23

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izurria kontrolatzeko prebentzio neurriak ezartzen dituen batzordeak, Labik, esana utzi zuen Aste Santuaren aurretik gaur berrituko zuela kasuen intzidentzia tasa handiarengatik itxi beharreko tokien zerrenda, eta zehaztu du zein diren toki horiek; guztira 26 udalerri itxi beharko dituzte. Besteak beste, Araba eta Gasteiz sartu dira eremu gorrian, eta bietan itxialdi perimetrala indarrean sartuko da bihartik aurrera.

Laurehun kasuko intzidentzia tasa gainditzen duten tokietan ezartzen ditu aparteko neurriak Labik. Toki horietatik ezin da atera aparteko baimenik gabe, eta ostatuek barruko jarduera mugatua dute ordu jakin batzuetara: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:00etara bakarrik zabal ditzakete barruko aldeak bezeroentzat.

Aste osoan egon beharko dute horrela, zerrenda datorren astean berrituko baita. Gasteiz da eremu gorrian dagoen hiriburu bakarra. Araban, Eltziego, Iruña Oka, Bastida eta Legutio ere itxiko dituzte. Bizkaian, Berriatua, Berriz, Ermua, Ondarroa eta Zaldibar daude egoera horretan. Gipuzkoan, berriz, Arrasate, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Ormaiztegi, Oñati, Segura, Tolosa, Urretxu, Zaldibia, Zegama eta Zumarraga. 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Koronabirusaren biktima bat lurperatzen, Brasilgo Manaos eskualdeko Nossa Senhora Aparecidako hilerrian. ©Raphael Alves / EFE

Izurria hasi zenetik hiru milioi lagun hil eta 139 milioi kutsatu dira mundu osoan

Ion Orzaiz

Egun bakarrean 600.000 kutsatze eta 12.000 heriotza izan direla jakinarazi du Johns Hopkins unibertsitateak. OMEk ohartarazi du transmisio tasa «gorenean» dela

Guardia Zibila Aroztegiko proiektuaren aurkako kanpaldia egiten ari diren lekuan, atzo ©iñigo uriz

Guardia Zibila Aroztegiaren aurkako kanpaldian agertu da, baina ez dute hustu

Irati Urdalleta Lete

Arratsaldean elkarretaratzea egin dute Lekarozen, 228 etxebizitza, hotel bat eta golf zelaia eraikitzeko proiektua gelditzeko.

Zenbait anbulantzia, Donostia ospitaleko larrialdietako sarreran. ©GORKA RUBIO / FOKU

Egun bakarrean 116 lagun ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian

Ion Orzaiz

985 kasu gehiago atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta positibo tasa %7,9 da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.