Albistea entzun

Futbola

Eurokopako neurketak 13.000 lagunen aurrean jokatuko dira San Mamesen

Espainiako Futbol Federazioak eta Jaurlaritzako Osasun Sailak sinatutako dokumentuen arabera, %25eko edukiera baimenduko dute. Ekainean jokatuko dira neurketak Bilbon. Larunbaterako manifestazio nazional bat egitera deitu du Eurokopa honi ez plataformak.

Berez 53.000 lagun inguru sartzen dira San Mames estadioan. Horren laurdena baimenduko dute.
Berez 53.000 lagun inguru sartzen dira San Mames estadioan. Horren laurdena baimenduko dute. Luis Tejido / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko apirilak 7

Eurokopa publikoarekin jokatuko da San Mamesen. Hala erabaki dute Espainiako Futbol Federazioak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Bilboko Udaleko iturriek Europa Press berri agentziari baieztatu diotenez. Bi erakunde horien artean osatu eta sinatu dituzte UEFAk Bilboko egoitzaren inguruan eskatzen zituen dokumentuak, eta, hala, neurketetara 13.000 lagun inguru joan ahalko dira, estadioaren edukieraren %25.

Joan den urtean egitekoa zen Eurokopa ekainean jokatuko dute, Europako hamabi herrialdetan. Bilbok multzokako fasea eta final-zortzirenetako neurketa bat hartuko ditu; zehazki, Espainiak, Sueziak, Poloniak eta Eslovakiak osatzen duten multzoak jokatuko du San Mamesen.

Europa Pressen arabera, Espainiako Federazioak eta Jaurlaritzak hainbat aste zeramatzaten elkarlanean, eta Osakidetzaren irizpideen arabera hartu da San Mamesen laurdena bete ahal izateko erabakia. Alexander Ceferin UEFAko presidenteak duela hilabete inguru argi utzi zuen: Eurokopako egoitza izateko ezinbesteko baldintza izango da zaletuek estadioan sartu ahal izatea.

Azaldu dutenez, ordea, Espainiako Futbol Federazioaren asmoa bete eta San Mamesen 13.000 lagun sartzeko hainbat baldintza bete beharko ditu pandemiaren egoerak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Besteak beste, herritarren %60k immunizatua egon beharko dute, ospitaleen okupazioak %8tik beherakoa izan beharko du, eta birusaren transmisio mailak oso txikia izan beharko du.

Horretaz gainera, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gutun bat bidali dio Martin Callen UEFAko zuzendariari, «emandako erraztasunak eta asmo onak» eskertzeko.

Larunbatean, mobilizazio nazionala

Eurokopa Bilbon egiteko asmoa geratzeko helburuz, manifestazio nazional batera deitua du Eurokopa honi ez plataformak datorren larunbaterako. Gaur zabaldutako albistea ere gaitzetsi dute; sare sozialetan salatu dutenez, «ezin dugu Euskal Herria gurutzatu, baina San Mamesen 13.000 pertsona sar daitezke». 

Bilbon egingo da manifestazio nagusia. Hego Euskal Herrian mugimenduei lotutako neurri murriztaileak direla eta, ordea, Iruñean eta Gasteizen ere manifestatzera deitu du plataformak. Guztiak 12:00etan izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Partida batera, Athleticek irabaz diezaioke Bartzelonari»

Aitor Manterola

Badaki zer den Espainiako Kopa irabaztea Athleticekin: entrenatzaile zen 1984ko finalean. Aukerak ikusten dizkio taldeari kopa lortzeko, baina sinetsi egin behar dutela dio. Klubaren egungo bidearekin baikortasun gutxiago dauka.
Jokin Altuna, finalerdietako ligaxkarako sailkatu berritan, herenegun, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Baita hirugarrenean ere

Julen Etxeberria

Elezkano-Zabaleta eta Altuna-Mariezkurrena ariko dira larunbatean Iruñean, eta Peña-Albisu eta Ezkurdia-Galarza igandean Logroñon
Axularren jaiotetxea, Urdazubin. Egun jabetza pribatua da. ©MIKEL ARRIZABALAGA

Axularren txokoa

Mikel Arrizabalaga

Xareta osatzen duten herriekin batera Sara, Ainhoa eta Zugarramurdi, Urdazubi ere ezaguna da leize, kontrabandista eta sorginen istorioengatik. Axularren jaiotetxea han dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna