Albistea entzun

Enpresak

Alemaniak Oronari jarritako betoa kendu du Europako Batzordeak

Euskal kooperatibak M33v3 modeloko igogailua jarri ahal izango du Alemanian, bost urte eta erdi geroago

Oronare egoitza nagusia, Hernanin.
Oronare egoitza nagusia, Hernanin. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko apirilak 7 16:45

Europako Batzordeak baimena eman dio Mondragon Korporazioko Orona enpresari Alemanian M33v3 igogailuak jarri ahal izateko. Alemaniako arautzaileak alto eman zion Hernaniko kooperatibari igogailu horri dagokionez, eta Alemaniako arautegira egokitzeko eskatu zion. Bada, bost urte eta erdi geroago, Bruselak ebatzi du eskaera horiek ez zutela oinarririk, eta giza akatsak saihesteko Oronaren puntako teknologia bere horretan instalatu daitekeela Alemanian eta Batasuneko beste herrialdeetan.

Oronak esan du Batasuneko kide batek abusuzko neurria ezarri diola bere produktu bati. Bruselak ebatzi du Oronaren teknologia Batasunak eskatzen duen estandarra baino «modernoagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa» dela. Orona Europa osoan zabaltzen ari da, eta hamabi herrialdetan « erreferente» dela esan du. Bruselako metroan 40 igogailu jartzeko enkargua jaso berri du, eta, hiri horretan, 150 instalatu ditu 2010. urtean lehena jarri zuenetik. Bruselaren erabakia «mugarri» gisa hartu du Oronak.

Orona taldean 5.400 langilek dihardute mundu zabalean. 2019. urtean, 801 milioi euroren salmentak egin zituen konpainiak, besteak beste, dagoeneko instalaturik dauzkan milaka igogailuen mantentze lanei esker. Europan, 250.000 igogailu instalatu ditu, eta bere produktuak saltzen ditu munduko ehun bat herrialdetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

CAFek Suediarako egingo dituen trenen irudi bat. ©CAF

CAFek kontratu handi bat lortu du Suedian

Iker Aranburu

Gutxienez 250 milioi eurorena izango da, baina zabaltzeko aukera guztiak gauzatuz gero, halako bi izatera irits daiteke.

Idoia Mendia Lan sailburua astearte honetan egindako agerraldian ©Irekia

Jaurlaritzak eskubide subjektibo gisa aitortuko ditu enplegu politika aktiboak

Jokin Sagarzazu

Langileen formakuntzan oinarrituko du 2030erako enplegu estrategia. Kezka agertu du egungo lan merkatuaren «egiturazko gabeziekin».

Aernnovako langileen elkarretaratzea EAEko Auzitegi Nagusiaren kanpo aldean. ©Monika Del Valle / FOKU

Aernnovako langileek uste dute kaleratzeak indargabetzeko arrazoiak badaudela

Imanol Magro Eizmendi

Enpresak iruzur egin duela salatu dute epaiketan, enpresaren jabe eta bezero bakar den heinean fakturazioa baldintzatzeko ahalmena duelako.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, gaur, Madrilen. ©Emilio Naranjo / Efe

EBren funtsei esker, «modernizazio aro berri bat» agindu du Sanchezek

Iker Aranburu

Lehen bi urteetan ibilgailu elektrikorako azpiegiturak sortzea izango da Madrilen lehentasuna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.