Beste 1.085 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean

Positiboen ehunekoak ere koska bat gora egin du azken orduetan: %7,8 da.

Jendea Gasteizko taberna bateko terrazan. DAVID AGUILAR/ EFE
Edurne Begiristain.
2021eko apirilaren 9a
12:47
Entzun

Kutsatuen kurba gorantz doa oraindik Hego Euskal Herrian. Koska bat gehiago egin dute gora positiboek azken orduetan: Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, beste 1.085 kasu erregistratu dituzte. Orotara, 13.901 test diagnostiko egin zituzten atzo Hegoaldean, eta horietatik %7,8k eman zuten positibo. Kutsatuen datuak lurraldeka aztertuta, Gipuzkoan atzeman dituzten positibo gehien: Osakidetzak 334 kasu zenbatu ditu herrialde horretan. Bizkaia du atzetik: 314 positibo izan dira han. Nafarroan, berriz, 293 kutsatu zenbatu dituzte, eta Araban, 140.

Ospitaleetako egoerari buruzko datuak ere eman ditu Osakidetzak: atzo 74 pertsona sartu zituzten erietxeetara birusaren sintomak larriagoturik, eta orain 106 lagun daude larri Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.