Beste 1.142 kasu atzeman dituzte Hegoaldean

Otsailaren 5etik erregistratu den daturik okerrena da. Positibo tasa %8,86 izan da.

PCR proba egiten. JON URBE / FOKU
2021eko apirilaren 10a
14:25
Entzun

Agerikoa da kutsatzeen goraldia. Birusa hanpatua da berriro, eta haren transmisioa nabarmen larriagotu da Euskal Herrian azken asteetan. Gora egin dute intzidentzia tasak eta ospitaleratzeek. Gaur emandako datuei erreparatuz, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 12.888 PCR proba eta antigeno test egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 1.142 positibo detektatu zituzten: Bizkaian, 436; Gipuzkoan, 343; Nafarroan, 222; eta Araban, 126. Beste hamabost kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandakoak dira. Otsailaren 5etik erregistratu den daturik makurrena da hori. Positiboen ehunekoak ere gora egin du: %8,86 izan da.

Ospitaleetan ere presioa sumatzen hasiak dira, eta kezkagarriak dira datuak:  149 paziente daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, otsailaren 25etik izandako gehien.

Osasunbideak hildakoen berri ere eman du. Jakinarazi duenez, 69, 80 eta 86 urteko hiru gizon hil ziren atzo COVID-19aren ondorioz; eta aurreko egunetan 80 eta 83 urteko beste bi emakume zendu zirela ere adierazi du.

Horiek horrela, Jonan Fernandez Labi aholku batzordeko koordinatzaileak ohartarazi duenez, datorren egunetan datuen goranzko joera ez bada aldatzen, egun indarrean dauden neurriak “egokitu” beharko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.