Ekintzailetza suspertuz

Enpresak sortzeko laguntza ekintzaileentzat

Spri taldeak kudeatzen duen Ekintzaile programak diru laguntzak emango dizkie enpresak sortu nahi dituzten Arabako, Bizkiako eta Gipuzkoako ekintzaileei.

Deustuko Unibertsitateak 2018an Bilbon antolatutako Enplegu eta Ekintzailetza Foroa. DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
2021eko apirilaren 29a
12:21
Entzun

Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzaileek 30.000 eurorainoko diru laguntzak jaso ahal izango dituzte aurten, itzuli beharrik gabe, oinarri teknologiko eta berritzaileko start-up-ak sortzeko, Spri taldeak kudeatzen duen Ekintzaile programari esker. Start-up bat enpresa hasiberri bat da, baina bizkor handitzen ari dena eta informazio eta komunikazio teknologien inguruan sortua.

Ekintzaile programak 3,1 milioi euroko aurrekontua du; martxoaren 31n hasi da eskaerak aurkezteko epea, eta abenduaren 10era arte egongo da zabalik.

Ekintzaile programaren arduradunen aburuz, funtsezkoa da ekintzailetza bultzatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren hazkunde ekonomikorako. Ekintzailetzaren garapenerako oztopo garrantzitsuenetako bat hauxe da: ekintzaileek esperientzia gutxi dute enpresa eta merkataritza arloetan; horrez gain, eragozpen handiak izaten dituzte hasierako finantzaketa lortzeko eta, bereziki, proiektuek behar duten epe luzerako inbertsioa eskuratzeko.

Horri aurre egiten lagundu nahi die Ekintzaile programak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekintzaileei, aipatu diru laguntzen bitartez. «Industriako enpresa jarduera berritzaileak sortzea funtsezkoa da Euskadiren etorkizuneko hazkunderako. Euskadin identifikatu diren ekintzailetzako erronketako bat zera da: ideia eta ekimen berrien masa kritikoa handitzea eta kalitatea hobetzea, proiektu bakoitzaren premia espezifikoen arabera».

Hain zuzen ere, Ekintzaile programak ekintzailetza eta barne ekintzailetza babesten ditu, ekintzailearen premien araberako laguntza integral eta malgua eskainiz; horrela, ekintzaileak aukera izango du bere proiektua martxan jartzeko, haziarazteko eta merkatuan arrakastaz errotzeko. «Horrez gain, erraztasunak emango dizkizugu zure proiektuarentzako hasierako eta batez ere epe luzeko finantzaketa eskuratzeko. Potentziala duten proiektuen bila gabiltza, eta laguntza emango dizugu jaio, abiatu, hazi eta errotzeko. Gainera, merkaturako bidea irekiko dizugu, zeure lehen bezeroak lor ditzazun».

Azken batean, Ekintzaile programaren helburua hauxe da: Bussiness Innovation Center (BIC) edo enpresa berrikuntza zentro baten babespean dauden enpresa proiektu berriei berritzaileak edota oinarri teknologikokoak, industrialak edo industriarekin lotutako zerbitzuetakoak laguntzea ideiaren heltze fasean eta enpresa Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jartzeko fasean. Horrela, asmoa da 30.000 eurorainoko diru laguntza eta 18 hilabeteko babesa ematea Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako BIC batean aurrera eramango den enpresa ideiaren heltze prozesuari; ideiak berritzailea edota oinarri teknologikokoa izan beharko du.

Aholkularitza eta azpiegiturak

Zentro horiek laguntza ematen diote ekintzaileei enpresa berriak umotu eta martxan jartzeko prozesu osoan; horretarako, aholkularitza ematen diete, eta haien jarduerarako azpiegiturak eskaini. Ekintzaile egitasmoaren bidez, etorkizuneko enpresariak zentro espezializatu baten BIC bat, adibidez aholkularitza jasoko du, eta aukera izango du bere enpresa prestakuntza hobetzeko, aholkulari bat kontratatzeko, prospekzio azterlanak prestatzeko edo bere lokalaren zaharberritze lanak eta ekipamendua finantzatzeko.

Izan ere, BICak tresna dinamizatzaileak dira, eta enpresa proiektu berriak produkzio sarean sartzeko balio dute; helburutzat dute ekintzailearen proiektuaren arrakasta bermatzea, berrikuntzarekin eta lehiakortasunarekin hartutako konpromisoaren bitartez.

Ekintzaile programak laguntza emango die enpresa berriei aurrera egin dezaten euren bideragarritasuna aztertzeko, martxan jartzeko eta umotzeko prozesu osoan. Horretarako, aholkularitza eta azpiegiturak eskainiko zaizkie. Gainera, finantzaketa eskuratzen lagunduko die lehen fasean garatutako enpresa plana martxan jartzeko inbertsioa gauza dezaten.

Ekintzaile programaren laguntza eskuratzeko, ezinbestekoa da, besteak beste, enpresa eskatzailea 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera sortua izatea eta hiru urteko epean gutxienez hiru enplegu sortzea.

Argibide gehiago nahi izanez gero, 900-92 93 93 telefono zenbakira dei daiteke, edo mezu bat bidali [email protected] helbide elektronikora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.