Albistea entzun

Industria

Industriak motel hasi du urtea, baina hazkunde sintomak erakusten ditu

Otsailetik martxora arteko aldakuntza positiboa izan da industria sektore handi guztietan, kontsumo arruntaren hazkundearen ondorioz.

Bi behargin, siderurgia sektoreko lantegi batean
Bi behargin, siderurgia sektoreko lantegi batean Berria Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2021eko maiatzak 6 16:38

Industriak aurreikusi baino motelago hasi du urtea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta lehenengo hiruhilekoko jarduera %0,9 jaitsi da, aurreko urteko epe berarean izandakoarekin alderatuta.

Kontuan hartu behar da iazko urtarrilean eta otsailean enpresak pandemiaren eragina nabaritzen hasi baziren ere —nazioarteko eta, bereziki, Asiarekiko harreman komertzialean—, ez zutela euren jarduera mugatu martxoko bigarren hamabostaldira arte, konfinamendu zorrotza ezarri zen arte.

Horrela, 2020ko martxoarekin alderatuta, industria ekoizpena %12,2 igo bada ere, aurreko bi hilabeteetan azpitik egon da, pandemiaren eraginez, eta horrek eragin du urte hasierako jaitsiera.

Dena den, martxa hartzen hasia dela erakusten dute hilabete batetik besterako datuek. Otsailetik martxora arteko aldakuntza positiboa izan da industria sektore handi guztietan, kontsumo arruntaren hazkundearen ondorioz. %0,7 handitu da oro har industria jarduera. Soilik energiaren sektoreak egin du behera (-%5,4), joan-etorriei ezarritako mugengatik eta industriaren erritmo motelak baldintzatuta.

Iazko martxoko datuekin alderatuta, euskal industrian pisu handiena duten sektoreen artean hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: kautxua eta plastikoa (+% 41,9), garraio materiala (+% 38,9) eta makineria eta ekipoa (+%17,6). Portaera negatiboa izan duten sektore garrantzitsu bakarra energiarena izan da: -%17 egin du behera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jaurlaritako kideak, gaurko gobernu kontseiluaren ostean. ©David Aguilar (Efe)

Eusko Jaurlaritzak %50 handituko ditu inbertsioak 2022an

Jokin Sagarzazu

Inoiz baino diru gehiago gastatuko du datorren urteko aurrekontuetan: 13.108 milioi euro. «Susperraldi ekonomikoa» bultzatzea izango du xede. Aurtengo eta datorren urterako hazkunde aurreikuspenei eutsi die Azpiazu sailburuak.

Butano banatzaile bat, bezeroen zain kalean. ©Juan Carlos Cardenas / EFE

Bonu sozialaren onuradunek 90 euro jasoko dituzte gasa ordaintzeko

Imanol Magro Eizmendi

Hego Euskal Herriko energia kontsumitzailerik zaurgarrienek argindar fakturan %70erainoko laguntza jaso ahal izango dute negu honetan. 68.759 dira bonu sozialaren babesean dauden etxebizitzak.

Enrique Maia, udaletxean, iragan uztailaren 6an ©Jesus Diges / EFE

Enrique Maiaren ustez, «oso larria» da finantzaketa eredua aldatzea

Joxerra Senar

Iruñeko alkatearen iritziz, Iruñeak hiritartasun gutuna izateagatik jaso ohi duen milioi kopurua galtzea «urratu handi bat».

Gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egindako elkarretaratzea. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Enplegu publikoak finkatzeko eskatu du ELAk

Irune Lasa

Langile publikoak mobilizazioetan dabiltza gaur Hegoaldeko hiriburuetan. Euskal alderdiei dei egin diete, boto erabakigarria dutelako Madrilen.  

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.