Albistea entzun

Euskara

Jaurlaritzak adierazi du Irungo udaltzain izateko hizkuntza eskakizunak legedia errespetatzen duela

Irungo Udalak epaiari jarriko dion helegitea babestuko du. Gipuzkoako Foru Aldundia ere epaiaren kontra agertu da.

Irungo kaleak. /
Irungo kaleak. / Jagoba Manterola/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jone Bastida Alzuru - Irati Urdalleta Lete -

2021eko maiatzak 14

Egunotan harrabotsa sortu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epai batek: bertan behera utzi zituen Irungo Udaltzaingo zerbitzurako hamabi lanposturi ezarritako hizkuntza eskakizunak, euskaraz ez dakitenentzat «diskriminatzailea» dela argudiatuta. Auzitegiaren erabakia aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzak ohar bat kaleratu du, eta adierazi lan deialdiak indarrean dagoen legedia errespetatzen duela. Irungo Udalak helegitea jarriko du EAEko Auzitegi Nagusian, eta Jaurlaritzak esan du babesa emango diola.

Jaurlaritzaren arabera, herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen dekretuak dio udaltzain izateko lanpostuak lehentasunezkoak direla, jendaurrekoak direlako, eta, beraz, funtsezkoak «herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko».

EUSTATek 2016an argitaratutako datu ofizialen arabera, Irungo biztanleen %60,32k daki euskaraz; hau da, 2016an zituen 58.315 biztanleetatik 35.179k. Jaurlaritzak azpimarratu du euskararen ezagutzaren kopuru horrek lotura estua duela «udaltzain lanpostua lortzeko euskara jakiteko betebeharrarekin». Eta erantsi du: «Gaur egun, Irunen 88 udaltzain daude lantaldean, eta egiaztatu behar da horietatik 59k euskara jakitea, hau da, %67k». 2020ko datuen arabera, Irungo Udaltzaingoko 34 lanpostutan euskara jakitea ez da lanpostua lortzeko eskatzen den baldintza izan.

Jaurlaritzak adierazi duenez, egokitzat jo dute Irungo Udalak epaiari errekurtsoa jartzeko hartutako erabakia, «kontuan hartuta udaltzainek herritarrekin izandako harreman ia guztiak ahozkoak direla eta Irungo nahiz inguruko udalerrietako biztanleekin jardun behar dutela».

Harridura eta desadostasuna

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ohar bat atera du, eta Eider Mendoza bozeramaileak epaiarekiko «harridura eta desadostasun irmoa» adierazi du, «orain arteko arauen eta sententzien interpretazio berri eta murriztaile bat» dela iritzita. Epaitegiak errespetatzen badituzte ere, ez dago ados emandako argudioarekin: «Administrazioko langile bati erkidegoko bi hizkuntza ofizialak jakitea eskatzea ez da, inolaz ere, diskriminatzailea». Eta azpimarratu du herritarrek eskubidea dutela aukeratuko hizkuntzan arta jasotzeko, euren hizkuntza eskubideak bermatuz. «Euskaldunek eskubide osoa dute zerbitzari publiko guztiekin euskaraz egin ahal izateko».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hizkuntza gutxituen esparruko ehundik gora eragilek sinatu zuten Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, 2016an, Kursaalen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sare berriak, eragiteko

Ion Orzaiz

Kontseiluak hizkuntza politikak eraldatzeko bide orria aurkeztuko du bihar. Ehun bat eragilek eta entitatek bat egin dute agirian jasotako helburuekin

Kalean maskararik gabe ibil zitezkeen atzo Ipar Euskal Herrian. ©BOB EDME

Arintze neurriak zabaltzen hasi dira Euskal Herrian, iragarpen berrien atarian

Juanma Gallego

Iparraldean maskara jada ez da nahitaezkoa aire zabalean. Nafarroan martxan dira neurri berriak. Jaurlaritzak gaur iragarri behar ditu bereak

Navas de Tolosa kaleko garabi honetara igo da pertsona bat gauean. ©Iruñeko Udaltzaingoa

Garabi batera igota dagoen pertsona bat jaitsarazten saiatzen ari dira Iruñean

Berria

Udaltzaingoaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoa du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna