Albistea entzun

Ia 200 ikertzaile gaztek hartuko dute parte Ikergazte kongresuan

Gasteizko Europa Jauregian eginen dute kongresua ekainaren 9tik 11ra. Ortziralean bukatuko da izena emateko epea.

IkerGazte kongresuko sustatzaileak gaurko aurkezpenean.
IkerGazte kongresuko sustatzaileak gaurko aurkezpenean. Jaizki Fontaneda/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Larretxea Agirre -

2021eko maiatzak 26 15:32

Gaur goizean aurkeztu dute Gasteizen UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Ikergazte kongresuaren hirugarren aldia.  Nazioarteko ikerketa euskaraz egitea sustatzen du Ikergaztek, eta Gasteizko Europa Jauregian eginen dute ekainaren 9tik 11ra. 150 artikulu zientifiko aurkeztuko dituzte, eta ia 200 ikertzaile gaztek parte hartuko dute bertan. Ikertzaile gazteen proiektuez gain, nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak, mahai inguruak eta ekintza ludikoak izanen dira kongresuan. Ortziralean bukatuko da izena emateko epea. 
 
Inoiz baino ekarpen gehiago jaso dituzte kongresuan, 163 denera, eta gainbegiratze prozesua gainditu duten 150 lan aurkeztuko dituzte: 58 ahozko aurkezpen eta 92 poster. Giza zientzien eta artearen ingurukoak dira hemezortzi lan, gizarte zientzien eta zuzenbidearen ingurukoak 39, zientzia zehatzen eta natur zientzien ingurukoak 42, ingeniaritzaren eta arkitekturaren ingurukoak 24, eta osasun zientzien ingurukoak 27.

EHUko ikertzaileak dira kongresuan parte hartuko duten ikertzaile gehienak, baina Mondragon Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Deustuko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek ere parte hartuko dute. Gainera, horiez gain, atzerriko hainbat unibertsitatetik etorritako ikertzaileak ere izanen dira: Bartzelonako Unibertsitate Autonomokoak, Bordeleko Unibertsitatekoak, University of Illinois at Urbana-Chamapaign-ekoak, Vic-eko Unibertsitatekoak eta Granadako Unibertsitatekoak. 

Jakintza alor bakoitzeko lanik onenari saria emango zaio kongresuaren azken egunean, Gasteizko Udalaren eskutik. Halaber, Udalbiltzak Euskal Herriko garapenean eraginik handiena izango duen ikerketari bertze sari bat emanen dio.

Zientzia euskaraz egiteko beharra

Zientzia euskaraz egiteak duen balioa aldarrikatu dute gaurko aurkezpenean Iñaki Gurtubaik Gasteizko Udaleko alkateorde eta Euskara zinegotziak eta Lexuri Ugartek Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak. «Euskarazko ikerkuntza eta hezkuntza ekimenak babestea Gasteiz bezalako hiri batentzat pozgarria da oso. Euskararen hiriburua ere izan nahi dugu. Eta horretarako, Ikergazte bezalako kongresu erreferenteak gurean egiteak garrantzi handia du», nabarmendu du Gurtubaik. 

Kepa Sarasola UEUko Zuzendariak azpimarratu du UEUrentzat ere kongresua ezinbestekoa dela: «UEUren helburu garrantzitsuenetako bat betidanik izan da euskal komunitate zientifiko intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikerlariak hain sakabanatuta egonda». Ikergazte ikertzaile gazteentzat «erreferentzia» bihurtu dela erran du Sarasolak, eta horren atzean unibertsitate eta erakundeekin «elkarlana» dagoela aldarrikatu du. 

Hain zuzen ere, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatzen du kongresua UEUk, eta Inma Arostegi EHUko Ikerketa errektoreordearen esanetan, euskarak terminologia zientifikoa, bibliografia, material didaktikoa, eta, batez ere, euskara lanean erabiliko duten ikertzaileak behar ditu. Bi erakundeek azken urteetan egindako elkarlana nabarmendu du, eta bere fruituak eman dituela azpimarratu du: «Poliki-poliki baina eten gabe doa gure hizkuntza ikerketan ere bere bidea egiten». 

Elkar ezagutzearen garrantzia

COVID-19aren pandemiak bete-betean harrapatu du kongresuaren bigarren aldia. Hala ere, presentzialtasuna mantentzea ezinbertzekoa dela adierazi du Olatz Arbelaitz kongresuaren koordinatzaileak: «Beste helburu batzuen artean ikertzaile gazteek elkar ezagutzea duen kongresua ezin imajina genezakeen urruneko moduan eginda». Aitzineko bi kongresuen moduan, ikerlarien elkar ezagutze horrek elkarlan berriak sortuko dituela nabarmendu du Arbelaitzek. 

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

GI-2633 errepide artxiboko irudi batean. ©Google Maps

Motozale bat hil da Zestoan, kamioi batekin izandako istripuan

Berria

GI-2633 errepidean gertatu da ezbeharra. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruñeko Izaga-Irabia ikastetxearen artxiboko irudia. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako Auzitegi Nagusiak ontzat jo du Lehen Hezkuntzan segregazioa diruz ez laguntzea

Iker Tubia

Opus Deiren Irabia-Izaga eskolak paratutako helegitea atzera botata, oniritzia eman dio ituna duten eskoletan segregazioa debekatzen duen Nafarroako Gobernuaren ebazpenari

Osasun publikoaren aldeko herri plataformen topaketa larunbatean Araian(Araba) ©BERRIA

Osasun sistema publikoaren alde mobilizatzera deitu dute azaroaren 11rako

Edurne Begiristain

Osasun sistema publikoa helburu duten herri plataformek deitu dute manifestazioetara, eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira. Pribatizazioaren eta osasungintza publikoaren «eraistearen» aurka antolatu dituzte protestak.

Ignacio Allende 'Torbe', artxiboko irudi batean ©JUANJO MARTIN / EFE

Haur pornografiako delituak onartu ditu Torbek, eta bi urteko kartzela zigorra ezarri diote

Olatz Silva Rodrigo

Zazpi urte baino gehiagoko kartzela zigorra zuen eskatuta Fiskaltzak. Beste bi gizon epaitu dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...