EZBEHARRA

Pertsona bat hil da auto istripu batean, Berantevillan

Hiru ibilgailuk talka egin dute N-124 errepidean. Beste gizon bat larri dago.

Auto istripu bat, artxiboko irudi batean. EFE
2021eko maiatzaren 27a
21:47
Entzun

Hiru autok talka egin dute gaur Berantevillan (Araba), N-124 errepidean, Logroñorako (Espainia) noranzkoan, eta, istripuaren ondorioz, gizonezko bat hil egin da, eta beste bat larri dago. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, furgoneta batek, auto batek eta kamioi batek egin dute talka. Hildakoa autoaren gidaria da.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, eta trafikoa Miranda de Ebrotik (Espainia) eta AP-68tik desbideratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.