49 urtekoen txertaketa datorren astean abiatu nahi du Jaurlaritzak

Horretarako aurreikusitako dosi kopurua heldu behar dela ohartarazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak

Erizain bat herritar bat txertatzen. IDOIA ZABALTA/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko ekainaren 1a
13:16
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txertaketa plangintzak adin tarte berria estreinatuko du datorren astean, 49 urtekoak, aurreikusita dauden dosiak heltzen badira betiere. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman du urrats horren berri, eta gehitu du hiru lurraldeetako pandemiaren bilakaera «positiboa» dela. Egun 50 eta 59 urte arteko herritarren txertaketa fasean daude hiru lurraldeak, baina sailburuak atzo aurreratu zuen tarte horretako biztanleen %60k dosi bat hartua duela jada. Hala ere, Euskal Herrian txertaketa erritmorik motelena duten lurraldeak dira. Izan ere, Ipar Euskal Herrian 18 urtetik gorako guztiek dute ordua eskuratzeko eskubidea jada. Nafarroari dagokionez, berriz, 40 eta 49 urte artekoei txandak banatzen hasiak dira dagoeneko.

AstraZenecaren auziaz galdetutakoan, Sagarduik jakinarazi du txerto horren lehen dosia hartu zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 60 urtetik beherakoen %65ek Pfizerren bigarren dosia jasotzea onartu dutela, Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak gomendatutakoari jarraituz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.