Desagerpenak

Aurkitu dute atzo Arguedasen desagertu zen gizona, eta Markina-Xemeinen beste baten bila ari dira

Hipotermia sintomekin aurkitu dute 50 urteko gizona. Markina-Xemeinen (Bizkaia), berriz, 82 urteko gizon baten bila dabiltza oraindik.

Bi ertzain, atzo, Markina-Xemeinen (Bizkaia) desagertutako gizonaren bila. ERTZAINTZA
2021eko ekainaren 1a
22:48
Entzun

Bi desagerpenen berri eman zuten larrialdi zerbitzuek. Arguedasen (Nafarroa), goizean desagertu zen 50 urteko gizon bat, eta bart 02:00 aldera aurkitu dute larrialdi zerbitzuek, hipotermia sintomekin. Lurrean etzanda aurkitu dute, haren autoa aurkitu zuten lekutik ia bi kilometrora dagoen bidegurutze batean. 

Gizonak ez zuen zauririk, eta lehendabizi suhiltzaileek artatu dute, baina berehala eraman behar izan dute ospitalera.

Azaldu dutenez, bilaketa lanetan jardun direnak behin baino gehiagotan igaro dira gizona aurkitu duten lekutik, eta, beraz, hara oinez heldu zela ondoriozta daiteke. Gizonak ongi ezagutzen zuen ingurunea, baina ez zeukan euritik babesteko arropa egokirik. Foruzaingoa medikuen baimenaren zain dago gizonari deklarazioa hartzeko.

SOS Nafarroak koordinatu ditu bilaketa lanak. Gizona 07:00etan atera zen etxetik, eta, ohiko orduan itzuli ez zela ikusita, haren emazteak eman zuen desagerpenaren berri. Bardeako parkeko sarreratik gertu aurkitu zuten haren ibilgailua, arratsaldean.

Markinan, bila

Markina-Xemeinen (Bizkaia), berriz, 82 urteko gizon baten bila dabiltza oraindik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo jakinarazi zuen bilaketa lanak eten zituztela, eta gaur goizean goiz ekingo zietela berriro. Familiak larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, gizonak arratsaldean eman ohi duen ibilalditik ohiko orduan itzuli ez zelako. Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYA ari dira haren bila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.