Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Senperen, 55 urteko emakume bat hiltzeagatik

Erasotzailearen bikotekidea zen hildakoa. Ostiralean aurkitu zuten gorpua, eta gizonak aitortu du bera izan zela emakumea hil zuena.

Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzea Miarritzen, joan den apirilean. BOB EDME
2021eko ekainaren 13a
20:11
Entzun

Senpereko (Lapurdi) gizon batekĀ 55 urteko emakume bat hil du, bere bikotekidea. Erasotuaren gorpua joan den ostiralean aurkitu zuten Armillac Lot-et-GaronenĀ (Akitania), bere etxean. Gizonak, atxilotu zutenean, onartu zuen bera izan zela erasotzailea.

Senpereko alkateak Euskadi Irratia-ri esan dionez, gizonak hamabi urte zeramatzan herrian bizitzen. Momentuz behin behinean atxilotuta dago, eta fiskaltza laster egingo da haren kargu.

Euskal Herrian 110 dira 2003tik indarkeria matxistak hil dituen emakumeak; aurten, hiru.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.