CureVac txertoak %47ko eraginkortasuna du, entsegu klinikoen arabera

Entsegu klinikoaren hirugarren fasean izan dituzten emaitzak ez dira izan esperotakoak. Botika etxeak jakinarazi du adinaren eta birusaren aldaeren arabera aldatzen dela txertoaren eraginkortasuna.

CureVac konpainiaren egoitza Tuebingenen (Alemania). RONALD WITTEK/ EFE
Edurne Begiristain.
2021eko ekainaren 17a
10:48
Entzun

Alemaniako CureVac botika etxearen txertoaren eraginkortasuna % 47ra baino ez da iritsi, entsegu klinikoaren hirugarren fasearen aurretiazko analisi batean. Botika etxeak aitortu du emaitza horiek ez direla izan esperotakoak, eta itxaropen handiagoak zituela: Ā«Ez dira bete arrakastaren irizpide estatistikoakĀ», adierazi du Franz-Werer Hass CureVac enpresako presidenteak. Konpainiak jakinarazi du lehen analisiek erakutsi dutela txertoaren eraginkortasuna adinaren eta birusaren aldaeren araberako dela. OME Osasunaren Mundu Erakundeak eta FDA Ameriketako Estatu Batuetako sendagaien agentziak ezarrita dute koronabirusaren aurkako txertoa baimentzeko gutxieneko eraginkortasunak % 50ekoa behar duela. CureVac etxearen txertoa maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran onartzea aurreikusita zegoen, baina konpainiak duela egun batzuk aurreratu zuenez, ekainaren amaieran aurkeztu behar zizkion eraginkortasun datuak EMA Sendagaien Europako Agentziari.

CureVacek BioNTech-Pfizer eta Modernaren teknologia bera erabiltzen du, RNA mezularia, baina ez da hain tenperatura hotzetan kontserbatu behar. Konpainiak akordio bat du Europako Batasunarekin gutxienez 405 milioi dosi emateko. Txertoaren azterketa klinikoak Bayerrekin elkarlanean egin ditu, eta 40.000 parte hartzaile inguru izan ditu Hego Ameriketako eta Europako hamar herrialdetan. Osakidetzako Biodonostia eta Biocruces osasun ikerketako institutuek parte hartu dute CureVac enpresaren txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna aztertzeko entsegu klinikoetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.