EUSKARA

Elduain Uemako 91. udalerria izango da

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki duen Tolosaldeko 19. herria izango da

Elduainen argazki bat. MAIER UGARTEMENDIA
2021eko uztailaren 5a
11:42
Entzun

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 9. udalerria izango da Elduain (Gipuzkoa). Udalaren osoko bilkurak joan den maiatzaren 31n hartu zuen erabakia, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak aurreko asteburuan kaleratu zuen ebazpena. Horrenbestez, mankomunitateko kide bihurtuko den Tolosaldea eskualdeko 19. herria izango da.

Villabona-Amasak eta Zizurkilek hartutako bideari jarraitu dio Elduainek. Hain zuzen, Tolosaldeko bi herri horiek maiatza bukaeran bilakatu ziren Uemako kide. Elduaingo alkate Oihana Amundarainek Uemaren webgunean adierazi duenez, «pozgarria» da Tolosaldeko udal gehienek Uemako kide izatea erabaki izana.

Elduaingo datu soziolinguistikoei dagokienez, 2016an argitaratutako datuen arabera, euskaldunak %94 dira Elduainen. Oro har euskaraz bizi dira bertako herritarrak, baina udalerri euskaldun gehienetan bezala beheranzko joera islatzen dute datuek, Elduaingo kasuan beherakada apala baldin bada ere. 239 biztanle ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.