Hiru pertsona atxilotu dituzte Tolosan, txertaketa gunean lapurtzen saiatzea egotzita

Goizaldean sartu dira Beotibar pilotalekura, eta ordenagailuak lapurtzen saiatu dira. Tolosako Udalak adierazi du txertaketak ez direla eten.

Osasun saila PCR probak egiten Tolosako Beotibar pilotalekuan, iaz. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko uztailaren 5a
13:28
Entzun

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu dituzte Tolosako (Gipuzkoa) txertaketa gunean, ordenagailu batzuk lapurtzen saiatzea egotzita. Goizaldean sartu dira Beotibar pilotalekura, eta ustez bertan zeuden zenbait ordenagailu ebatsi dituzte. Ertzaintzak azaldu duenez, atxilotuak txertaketa gunetik gertu aurkitu dituzte, eta denbora gutxian berreskuratu dute materiala. Ertzaintzak ez ditu xehetasun gehiago eman, gertatutakoa ikertzen ari baita.

Tolosako Udalak adierazi duenez, gune horretan ez da txertorik gordetzen, eta, beraz, txertaketak ez dira eten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.