Istripua

Trapagarango motorzale bat hil da istripu batean, Kantabrian

Motorra A-8 errepidetik irten da, Onton herritik gertu (Kantabria, Espainia). 49 urte zituen motor gidariak.

Larrialdi zerbitzuak gaur, istripua izan de tokian. KANTABRIAKO DYA
2021eko uztailaren 9a
22:13
Entzun

Trapagarango (Bizkaia) motorzale bat hil da gaur arratsaldean Kantabrian (Espainia), Onton herritik gertu, bere motorra A-8 errepidetik irten denean. 16:55an jazo da ezbeharra, A-8 autobideko 141 kilometroan, Santanderreko norabidean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu egin dira, eta oso larri eraman dute Gurutzetako ospitalera (Bizkaia), baina bertan hil da. 49 urte zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.