Indarkeria matxista

Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egitea egotzita

Udaltzaingoak beste bi pertsona atxilotu ditu asteburuan indarkeria matxista egotzita.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Gasteizen. RAUL BOGAJO/ FOKU
unai etxenausia
2021eko uztailaren 19a
14:41
Entzun

45 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Gasteizen, indarkeria matxistarekin lotuta. Udaltzaingoak dei bat jaso du 01:15ean, Lakua-Arriaga auzoko etxebizitza batean bikote baten artean eztabaida zegoela esanez. Udalak ohar bidez azaldu duenez, emakumeak zauriak zituen aurpegian, itxuraz bikotekideak eragindakoak. Andrearen adierazpenak entzunda eta zauriak ikusita, udaltzainek gizona atxilotu dute.

Gaur goizean jarriko dute epailearen esku. Emakumea ospitale batera eraman dute zauriak sendatzeko.

Beste atxilotu bat asteburuan

Udaltzainek 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean emakume bati ukituak egitea egotzita. Amarika plazan izan zen erasoa: gizonak emakumeari sorbaldatik heldu zion, eta ipurmasailetan ukituak egin zizkion haren onarpenik gabe. Udaltzainek atxilotu egin zuten gizona, sexu-abusu delitua egotzita. Ondoren, epailearen esku utzi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.