Arrauna

Bezperako arantza atera du Donostiarrak

Lekeitioko bandera irabazi du, estropada bikaina eginda. Orio izan da bigarren, eta Arraun Lagunak hirugarren. Bi segundu eskasetan helmugaratu dira hiru ontziak.

Donostiarra helmugara iristen, gaur, Lekeition (Bizkaia). FOKU
Paulo Ostolaza.
2021eko uztailaren 25a
12:04
Entzun

Donostiarrak irabazi du Lekeitioko (Bizkaia) bandera, denboraldi lehena donostiarrentzat. Orio izan da bigarren, eta Arraun Lagunak hirugarren, eta, gauzak hala, Oriok berriz ere Arraunekin berdindu du sailkapen nagusiko lehen postuan. Inoiz baino lehiatuagoa gertatzen ari da Euskotren Liga.

Asteburuko bi estropadetan lehen luze bikainak egin ditu Donostiarrak, baina atzoko amaierak eta gaurkoak ez dute zerikusirik izan. Atzo, lehen luze bikain baten ostean, ziaboga oso eskasa eman zuen Torrekua-k, eta ezin izan zuen bandera irabazi. Gaur, ordea, bestelakoa izan da estropada. Ziaboga ederra eman dute, eta hirugarren luze ikusgarria eskaini diete ikusleei Donostiarrak, Oriok eta Arraun Lagunakek.

Oriok egin ditu metro gehien lider. Itsasoak, ordea, patroiei ahalbidetu die olatu batzuk hartzea, eta horrek etengabeko gorabeherak eragin ditu GPSan. Azken txapan, helmugatik metro gutxira, lidergoa hartu du Donostiarrak, eta ez du askatu. Segundo batera heldu da Orio, eta ia bira, berriz, Arraun Lagunak.

Atzetik, asteburuan ongi aritu ez dena, Hondarribia. Joan den asteburuan, bete-betean lehiatzeko moduan zegoela erakutsi zuen Ama Guadalupekoa-k, baina, atzo eta gaur, atzerapauso bat eman du berriz ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.