Begia Tokion

Sergio Fernandezek ostiralean ekingo dio

04:33an lehiatuko da lehenengoz Tokioko Olinpiar Jokoetan, 400 metroko hesiduneko lehen txandan. Guztira Euskal Herriko bost kirolari ariko dira bihar, goizaldeko hiruretatik aurrera.

Sergio Fernandez 400 metroko hesidunean. VíCTOR LERENA, EFE
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko uztailaren 29a
17:11
Entzun

Euskal Herriko bost kirolari lehiatuko dira bihar, ostirala, Tokion. Besteak beste, Sergio Fernandezek ekingo dio aurtengo Olinpiar Jokoetan, 400 metroko hesiduneko lehen txandan, 04:33tik aurrera. Nafarraren bigarren Olinpiar Jokoak dira hauek: Rion finalerdietara heldu zen.

Jose Maria Basterra izango da lehiatzen lehena, 03:00etan. Ligaxkako azken partida jokatuko dute, Australiaren kontra.

05:05ean, berriz, Kevin Peponneten txanda izango da. 470 diziplinako bosgarren eta seigarren probetan lehiatuko da, 05:05ean eta 05:15ean. Guztira hamar lasterketa jokatu beharko ditu kanporaketan.

07:15ean lehiatuko dira Julen Aginagalde eta Eduardo Gurbindo Frantziaren kontra, ligaxkako partidan.

Bihar, gainera, zenbait final izango dira. Atletismoan, esaterako, gizonezkoen 10.000 metrokoa jokatuko da, 13:30ean. Igeriketan,03:41ean hasiko dira finalak, eta arraunean, 02:33ean.

Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegia kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.