SUTEA

Gizon bat atxilotu dute Araban, baso bati su ematea egotzita

Gasolinaz betetako ontzi bat zeraman, eta, atxilotu zutenerako, ondoko gune batzuei su emana zien

Arabako Foru Suhiltzaileak atzo, suteak itzaltzen. @BOMBEROSARABA
jone arruabarrena
2021eko abuztuaren 10a
11:08
Entzun

34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ertzaintzak, Donemiliaga (Araba) inguruko baso bati su ematen zebilela. Gasolinaz betetako ontzi bat zeraman, eta, atxilotu zutenerako, beste bost sute piztu zituen ondoko eremu batzuetan. Labore sail batzuen ondoan piztu zuen sua gizonak, baina, azkenean, suhiltzaileek laster lortu zuten itzaltzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.