Turismoa

Landetxeak eta apartamentuak 2019ko kopuruetan ibili dira uztailean

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landetxeen federazioak espero zituen bezero kopuruetara iristea lortu du joan den hilean; iaz baino %36 sarrera gehiago izan dira

Gorosarri landetxea. NEKATUR / BESTEAK
June Romatet Ibarguren.
2021eko abuztuaren 23a
16:00
Entzun

Udako oporraldia amaitzear dagoela, turismoak gora egin duela adierazten dute datuek, batez ere Araba, Bizkai eta Gipuzkoako landetxe eta apartamentu turistikoetan, haietan bezero kopuruak iazkoak baino hobeak izan baitira.

Uztailean kutsatuen kopurua handitu egin zen, baina, hala ere, Eustaten arabera, uztailean ekainean baino bezero gehiago hartu zituzten landetxeetan: ekainean, 10.400 sarrera inguru, eta uztailean, 19.100 inguru. Iazko datuekin alderatuta, %35,9ko gorakada izan dute landetxeek, 14.000 sarrera inguru izan baitziren 2020an.

Apartamentu turistikoetan ere sarrera gehiago izan dira. Ekainean 6.000 sarrera inguru eduki zituzten, eta uztailean, 10.800. Joan den urtean baino 3.000 sarrera gehiago.

Bi turismo moten artean ezberdintasunak badira ere, bezero gehienak Espainiatik etorritakoak izan dira nagusiki, bai landetxeetan, bai apartamentuetan.

Datu horiekin, aurreikusitakoak bete dituzte Nafarroako Landetxeen Federazioak eta Nekaturrek. 2019ko datuen antzekoak izango zituztela espero zuten biek, eta gertu ibili dira. Ekainari begira, bi federazioek balorazio ona egin zuten, nahiz eta gorabeherak izan zituzten edukiera mugekin. Pertsona kopuru jakin bat har zezaketenez, 2019an izandako bezero kopurura iristea zaila egin zitzaien ekainean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.