ISTRIPUA

Hiru pertsona hil dira AP-1 errepidean, Soraluzen

Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, Eibarrerako noranzkoan.

AP-1 errepideko Soraluzeko zatian gertatu da istripua. Irudian, Soraluze herria. ANDONI CANELLADA / FOKU
2021eko irailaren 2a
11:44
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10:05ean gertatu da istripua: auto batek eta kamioi batek elkar jo dute AP-1 errepideko Soraluzeko zatian (Gipuzkoa), Eibarrerako noranzkoan, 145. kilometroan. Kolpearen ondorioz, autoan zihoazen hiru lagunak hil egin dira. Ertzaintzak jakinarazi duenez, hirurak Herbehereetakoak ziren, eta 19 eta 20 urte zituzten. Bi gazte momentuan hil dira; bestea, berriz, Donostiako ospitalera eraman dute, eta bertan zendu da, ordu batzuk geroago.

Larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza ezbeharraren lekura gerturatu dira, eta errepidea itxi egin dute, Bilborako noranzkoan, 15:15era arte. Bi bidaiari autoan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Gainera, kamioia lastoz beteta zihoan, eta kargak su hartu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.