Udako Argazki Lehiaketa 2021

Natura, udaren miratik

Gaizka Untzuetak irabazi du BERRIAk antolatutako udako argazki lehiaketa, Katalunian ateratako argazki batekin.  

2021eko irailaren 9a
07:37
Entzun

Iluntzeko bainua argazkiarekin, Gaizka Untzuetak jaso du lehen saria BERRIAren Udako Argazki Lehiaketa. Arratsalde-gau partean ateratako argazkia da, Tamariun, Katalunian.

Bigarren saria Unai Pagaldayk jasoko du, Gasteizen erleei egindako argazkiarengatik.

Nabarmendu diren beste argazkien artean daude Joxepi Monjek apo bati eginikoa, suge bat hura jaten saiatzen ari dela; Maddi Etxebestek mendian harturiko irudia; Andoni Bañalesek Aguas Tuertasen (Hecho ibarra, Huesca, Espainia); Zeles Aizpuruak artalde bati eginikoa, Ataungo (Gipuzkoa) Agautz mendian; eta Salba Iraolak Hernanin (Gipuzkoa) harrapaturiko itzal jokoa.

Ikusi gehiago: argazki finalisten bilduma.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.