Eskola denak aurrez aurre emango dituzte EHUk, MUk eta Deustuk

Urriko lehen bi asteak igarota, ikasleek eskola guztiak aurrez aurre jasoko dituzte.

Hiru unibertsitateetako erretoreak eta Bildarratz, abuztuan egindako bileraren osteko agerraldian. IDOIA ZABALETA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko irailaren 24a
17:30
Entzun

Abuztuaren amaieran iragarri zuten EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak eskolak aurrez aurre eta online emanez hasiko zutela ikasturtea, baina denak aurrez aurre ematea jarri zuten helburutzat. Xedea lortu dutela iragarri du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak: urriko lehen hamabostalditik aurrera erabateko presentzialtasuna berreskuratuko dute hiru unibertsitateek. Gaur egin duten bileran hartu dute erabakia Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Eva Ferreira EHUko errektoreak, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak.

Ohar bidez azaldu dutenez, Osasun Sailak eta Hezkuntza Sailak aste honetan aztertu dituzte ospitaleetako egoera eta birusaren bilakaera, eta ikusi dute badaudela aukerak erabateko presentzialtasunera itzultzeko. «Pandemiaren bilakaerari eta txertaketa unibertsitate komunitate osora hedatzeari esker, urriko lehen bi asteetan zehar unibertsitate fakultateek ikasle guztien presentzia berreskuratuko dute», adierazi dute. Erabaki hori hartuta, ikasturtea «ahalik eta normaltasun handienarekin» igaro nahi dute, «COVIDa oraindik bertan egon arren».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.