Energia

Argiaren prezioaren igoeraren kontrako manifestazioa eginen dute gaur Bilbon

Iberdrola dorretik abiatuta eginen dute protesta, 19:00etan hasita

Pentsiodunek egindako protesta, irailaren 13an Bilbon. ECUADOR ETXEA
2021eko urriaren 7a
07:20
Entzun

Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak argiaren tarifaren igoeren aurkako manifestazioa antolatu dute gaurko, Bilbon. Iberdrola dorretik abiatuko da, 19:00etan. Mobilizazioan parte hartzeko deia egiten diete inguruko herritar eta eragile guztiei. Besteak beste, ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek bat egin dute.

Bihar, berriz, etxeko argindarra deskonektatzeko deia egin dute alderdi subiranistek, 22:00etatik 22:30era, eta ordu erdi horretan etxeko leiho eta balkoietara irteteko, eltze jotzea egiteko. Hego Euskal Herrian EH Bilduk deitu du protestara; Galizian BNGk deitu du, eta Herrialde Katalanetan, berriz, ERCk, Juntsek, CUPek eta Balearretako Mesek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.