Euskara

«Formatu txikian» antolatu dute Nafarroa Oinez

Urriaren 16an eta 17an izango da, eta Lizarrako ikastolak antolatu du. Koronabirusaren eraginez, ohi baino «xumeagoa» izango da jaia.

2019ko Nafarroa Oinez jaia, Tuteran. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko urriaren 7a
13:39
Entzun

Lizarrako ikastolak antolatu du aurten Nafarroa Oinez jaia, urriaren 16ko eta 17ko astebururako. Koronabirusari lotutako murrizketak desagertu badira ere, ekitaldia «pandemiak markatutako egoeretara» moldatu behar izan dute, eta «formatu txikian» antolatu dute. Antolatzaileek «zuhurtziaz» eta «errespetuz» jokatzeko deia egin dute.

Bi egunetako egitaraua antolatu dute, eta, jakinarazi dutenez, ez da gune guztiak zeharkatuko dituen ohiko ibilbiderik egongo, ezta sarrerarik ere, «jendetza ekiditeko xedearekin». Egitaraua hiriko zazpi espazio desberdinetan banatu dute: larunbatean Foru eta Santiago enparantzetan, eta igandean ikastolan, Los Llanos parkean, Remontival pilotalekuan, zezen plazan eta Los Llanos Kulturaguneko lorategian. Nafarroa Oinez-era joaten direnak, beraz, Lizarran «libreki» mugitu ahalko dira (egin klik irudian, handiago ikusteko).

Iaz antolatu behar zuen Lizarrako ikastolak jaia, ikastetxearen 50. urteurrenarekin batera, baina, COVID-19aren izurria dela-eta bertan behera utzi behar izan zuten. Bi urtez lanean ibili ondoren, «ilusio eta maitasun handiz» antolatu dute jaia, baita Nafarroa Oinez-ekin zerikusia duten beste zenbait ekintza ere. Abuztuan, esaterako, ikastetxearen 50. urteurrenaren ospakizuna egin zen, eta orduan aurkeztu zuten jaiaren bideoklipa. Azaldu zutenez, «bideoak harreman estua dauka Lizarraldearekin», eta «Lizarra ikastolak eskualdearen euskalduntze prozesuarekin eta inguruarekin duen erlazio estua» erakusten du.

>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.