Atzotik Eusko Jaurlaritzak ez ditu COVID-19ari buruzko datuak egunero emango

Bilakaera epidemiologikoari eta txertaketari buruzko txostena astelehenetan igorriko du Osasun Sailak.

PCR probak Gurutzetako ospitaleko laborategi batean. LUIS JAUREGIALTZO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko urriaren 8a
11:37
Entzun

Labik osasun larrialdi egoera bertan behera utzi eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa murrizketarik gabeko aroan sartuta, pandemiaren bilakaerari buruzko informazio jarioan ere aldaketak izango direla iragarri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Koronabirusaren transmisioari buruzko datuen berri egunero emateari utzi dio atzotik, eta, horren ordez, aste osoko datuak jasoko dituen txostena publikatuko du astelehenetan.

Aurretik, pandemiaren eboluzioari buruzko buletina argitaratzen zuen egunero Osasun Sailak, eta bertan jasotzen zituen asteko positiboen kopurua, intzidentzia tasa metatua, oinarrizko birsorkuntza tasa, ospitaleratutako pertsonen kopurua eta gaitzaren ondorioz eta gaitzarekin hildakoen kopurua. Txertaketari buruzko datuak ere egunero ematen zituen. Ostiralekoa izango zen buletin hori egunero zabaldu zen azken eguna. Bihartik aurrera, astelehenero emango ditu datuok Osasun Sailak.

Nafarroako Gobernuak, bestalde, oraingoz ez du esan pandemiari buruzko informazioa egunero emateari utziko dionik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.