indarkeria matxista

Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati 13 urteko gazte bati sexu abusuak egiten saiatzeagatik

Lau urtean ezingo du biktimarengana gerturatu, eta bost urtean zaintzapeko askatasunean egongo da.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, artxiboko irudian. IDOA ZABALETA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko urriaren 18a
16:04
Entzun

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Nafarroako Probintzia Auzitegiak gizon bati jarritako zigorra 13 urteko gazte bati sexua abusuak egiten saiatzeagatik: bi urteko kartzelaldia ezarri diote.

23 urteko gizonak, espetxe zigorra ez ezik, beste zigor batzuk ere bete beharko ditu: lau urtean ezingo du biktimarekin komunikatu, ezta harengana gerturatu ere; 6.000 euro ordaindu beharko dizkio, eta bost urtean zaintzapeko askatasunean egongo da. Espainiako Auzitegi Gorenean errekurtsoa jartzeko aukera dauka.

Sententzian jaso dutenez, 2018ko azaroan orduan 20 urte zituen gizonezkoa neska batekin hitz egiten hasi zen Instagram bidez. Gizonak emakumea bistaz ezagutzen zuen, eta bazekien haren adina. Hurrengo hilabeteetan aurrez aurre geratu ziren, eta 2019ko apirilaren 1ean akusatuaren etxera joan ziren. Sententziaren arabera, «musukatzen eta ukitzen» hasi ziren bertan, neskaren baimenarekin. Gizonak biluzarazi egin zuen, eta neskarekin sexu harremanak edukitzen saiatu zen. Honek hiru aldiz eskatu zion geratzeko, baina ez zion kasurik egiten. Azkenean, neskak bultza egin zion, eta orduan geratu zen. Gertatu zenaren ondorioz, neskak trauma osteko estresa izan zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.