Ikastetxeetan maskararen erabilera malgutzeko eskatzeko 7.000 sinadura bildu dituzte

Gaur entregatu dizkiete sinadurak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Eskatu dute umeek maskara kentzeko aukera edukitzea patioan daudenean, ariketa fisikoa egiten ari direnean eta irtenaldietan.

Ikastetxeetan maskararen erabilera malgutzeko eskatuz, 7.000 sinadura entregatu dituzte. RAUL BOGAJO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko urriaren 19a
11:52
Entzun

Gasteizko Abendaño ikastetxeko gurasoek sinadura bilketa bat hasi zuten maskararen erabilera malgutzeko eskatuz, eta erantzun zabala jaso dute: antolatzaileen arabera, 7.000 sinadura bildu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan. Gaur helarazi dizkiete Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.

Zehazki, patioan daudenean, ariketa fisikoa egiten ari direnean eta txangoetan maskara kendu ahal izatea nahi dute: «Patioan jolasten daudenean, aire zabalean, ariketa fisikoa egiten dutenean edo txangoetan eta irteeretan maskara ezin kentzea gehiegizko neurria dela uste dugu, baita diskriminatzailea ere», adierazi dute atxikimenduakjasotzeko ateratako agirian. Erantsi dutenez, ikastetxeetako protokoloa ez dator bat ikastetxeetatik kanpo aire zabalean maskara erabiltzeko dagoen araudiarekin.

Gogorarazi dutenez, «biztanleria ahularen» gehiengoa txertatuta dago egun, eta horrek ahalbidetzen du ikasleei aplikatzen zaizkien neurriak «ahalik eta lasterrena» malgutzea, patioan, ariketa fisikoa egiten ari direnean eta txangoetan maskara ez derrigortzea lehenetsiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.