Bilketa

Nafarroak 3.000 milioi bildu ditu irailera arte, pandemia aurretik baino gehiago

Joan den urtean baino %19,3 gehiago bildu du ogasunak, eta 2019ko epe berean baino %7,7 gehiago

Maria Txibite Nafarroako presidentea, Parlamentuan. IDOI ZABALETA / FOKU
xabier martin
2021eko urriaren 20a
15:39
Entzun

Nafarroako Ogasunaren bilketak datu oso onak utzi ditu urtarriletik irailera. Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 3.002,5 milioi euro bildu dituzte zergetan, eta joan urtean, pandemiaren urte gordinean alegia, 2.517,3 milioi jaso zituzten, %19,3 gutxiago. Alde handi hori iazko itxialdiek eragindako geldialdi ekonomikoak azaltzen du, jakina, baina 2019ko lehen bederatzi hilabetekoarekin alderatuz gero, aurtengo datua hobea da: %7,7 hobea.

Zerga zuzenen bidez,1.469,8 milioi jaso ditu ogasunak: %8,1 gehiago. Zeharkako zergekin, berriz, 1.515,2 milioi jaso ditu, %32,9 gehiago. Tasen eta beste sarreren esparruan apenas egon den alderik 2020arekin: 17,6 milioi euro izan dira aurten, eta 17,7 milioi iaz.

Errenta zergak 1.137,6 milioi euro utzi ditu ogasunaren kutxan, %7,5 gehiago 2020ko urtarriletik irailerako tartearekin alderatuz. Lan atxikipenek 1.108 milioi euro ekarri dizkiote ogasunari, %8,1 gehiago, eta kapitalarenek, berriz, 74 milioi, %15,7 gehiago. Sozietate zergak 231,8 milioi euro utzi ditu kutxan: %9,6 gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.