Hezkuntza

ELAk azaldu du EHU zigortu dutela ikertzaile eta irakasle batzuek jasandako «soldata diskriminazioagatik»

ELA sindikatuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren laguntza publikoen eta Ramon y Cajal eta Juan de la Cierva programen bidez kontratatutakoei zuzenean kontratatutako ikertzaileei eta irakasleei baino 7.000 euro gutxiago ordaintzen zizkieten.

EHUren Donostiako campuseko fakultate bat, artxiboko irudian. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2021eko urriaren 21a
17:32
Entzun

ELA sindikatuak ohar bidez azaldu duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak EHU Euskal Herriko Unibertsitatea zigortu du, «arrazoirik gabe diskriminatu duelako doktoretza osteko irakasle eta ikertzaile talde bat». Hain zuzen, sindikatuaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren laguntza publikoen eta Ramon y Cajal eta Juan de la Cierva programen bidez kontratatutako langileak dira kaltetuak.

ELAk unibertsitatearen jokabidea salatu du: «Kolektibo horretako langileen urteko soldata mugatzen zuen aipatutako administrazioek emandako laguntzen zenbatekora; hau da, 28.000 eurora; aldiz, ikerketa eta irakaskuntza lan berberak egiteko zuzenean kontratatuei urtean 35.000 euro ordaintzen dizkie». Hau da, batzuek 7.000 euro gutxiago jaso dituzte urtean, «inolako justifikaziorik gabe». ELAren esanetan, epaiak «zeharo» gaitzesten du jokaera hori.

Azaldu dutenez, epaiak ateak zabaltzen dizkie kaltea jasan duten 75 langileri «2019ko abendutik aurrera izandako soldata aldea erreklama dezaten». Horretarako aukera izango dute gaur egun EHUn dauden langileek eta handik kanpo lanean ari direnek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.