Janssen txertoa hartutakoei orain Pfizerrena edo Modernarena ere jarriko diete

Espainiako Osasun Batzordeak hartu du erabakia. Azaroaren 15ean hasiko dira ematen.

Janssen txertoa, artxiboko irudian. JOHNSON & JOHNSON / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2021eko urriaren 26a
18:22
Entzun

Espainiako Osasun Batzordeak erabaki du Johnson & Johnsonen Janssen txertoa hartu zutenei —dosi bakarrekoa da— Pfizerren edo Modernaren txertoa ere jartzea. Orain arteko ikerketen arabera, eraginkortasunik txikiena Janssenek dauka.

Gutxienez lehen txertoa hartu zutenetik hiru hilabetera ipiniko diete bigarren dosia, azaroaren 15ean hasita. Zaurgarrienei jarriko diete lehenengo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.