Koronabirusa

Iparraldeko eskoletako ikasleek berriz jantzi beharko dute maskara

Lehen hezkuntzan berriro ere derrigortuko dute maskarararen erabilera, barnealdean zein kanpoaldean.

Lehen hezkuntzako haurrak maskara jantzita, iraileko sartze egunean, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko azaroaren 3a
15:42
Entzun

Intzidentzia tasak gora egin du berriro Ipar Euskal Herria barne duen Pirinio Atlantikoetako Departamenduan: azken zazpi egunetakoa 88 da. Hala, hezkuntza egiturek berriro ere aplikatu beharko dute eskoletako protokoloaren bigarren arrisku maila. Horiek horrela, lehen hezkuntzako ikasleentzat derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea, barnealdean bezala kanpoaldean ere. Frantziako Gobernuko bozeramaile Gabriel Attalek eman du neurriaren berri, goiz honetan. Zehaztu du udazkeneko oporretatik itzultzean sartuko dela indarrean neurria, hots, datorren astelehenetik aitzina.

Bigarren arrisku maila 50eko intzidentzia tasatik gora aplikatu behar dute ikastetxeek. Iraileko sartzea baldintza horietan hasi zuten, baina, urriaren 11n, lehen arrisku maila ezarri zuten Ipar Euskal Herrian, intzidentzia 50etik beherakoa baitzen. 7 urtetik gorako haurrek maskara kentzea baimendu zuen Attalek orduan. Bigarren arrisku maila aktibatu dutenez, horiexek izanen dira astelehenetik aitzina bete beharreko neurriak: taldeen arteko nahasketak saihestea, 7 urtetik aitzina maskara erabiltzea eremu guztietan, eta barnealdean hunkitze kirolak ez egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.