Iruñerriko markesinen publizitate euskarri ugari manipulatu ditu Mugituk

Yolanda Barcinak tartakadak jaso zituenetik hamar urte igaro dira, eta horri erreferentzia egin diote desobedientziaren bidez.

Markesina bat Mugituk egindako kartelarekin, Iruñean. EKINKLIK
2021eko azaroaren 3a
17:35
Entzun

Hamar urte bete dira Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakari ohiak Okzitaniako Tolosan hiru tartakada jaso zituenetik. AHT Abiadura Handiko Trenaren kontrako protesta modura egin zuten. AHTren kontrako Mugitu mugimenduak beste desobedientzia ekintza bat egin du, eta Iruñerriko markesinen publizitate euskarri ugari manipulatu ditu. Bertan iragarki bat jarri dute, eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea, Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ageri dira kartelean. «Hirurek hurrengo abiadura handiko tartakada merezi dute», dio Mugituk kartelean. «Krisi ekonomiko eta ekologikoa areagotzen dituzten azpiegitura xahutzaileak eta txikitzaileak sustatzen jarraitzen dute», salatu du eragile ekologistak. Horrez gain, AHTak eragiten dituen kalteak jendeari ezkutatzen dizkietela diote. 388 miloi euro bideratuko dituzte AHTa finantzatzeko, eta ekologistek salatu dute krisi ekonomiko, sozial eta ekologiko «handia» dela. Horrekin batera, azpimarratu dute Txibitek iragarri duela COVID-19aren osteko Europako suspertze funtsetatik datozen 145 milioi euro bideratuko dituztela Nafarroan «azpiegitura faraoniko hori» finantzatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.