aurrekontuak

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrekontuaren %39 energia eta klima trantsiziorako izango da

Sailak 777,4 milioi euroko aurrekontua izateko asmoa dute: aurten baino %18,8 gehiago.

Arantxa Tapia aurrekontu proposamena aurkezten, Eusko Legebiltzarrean. IREKIA
Irati Urdalleta Lete.
2021eko azaroaren 3a
18:13
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrekontu proposamenean jasotako zenbatekoen berri eman du Arantxa Tapia sailburuak. Haren hitzetan, lau ardatz nagusi izango ditu aurrekontuak: suspertze ekonomikoa bultzatzea, klima aldaketaren aurkako ekintza biziagotzea, «proiektu eraldatzaileak» areagotzea eta «behar handiko udalerrietan eta eskualdeetan» jarduera gehiago egitea.

Orotara, 777,4 milioi euro bideratuko dituzte Tapia buru duen sailera: aurten baino %18,8 gehiago. Enpresa txiki eta ertainei laguntzeko erabili nahi dituzte 579 milioi euro, eta trantsizio energetikoa eta klimatikoa egiteko 304,3 milioi; hau da, sailaren aurrekontu osoaren %9. Parke teknologikoetan «inoizko inbertsiorik handiena» ere egin nahi dute: 126 milioi euro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.