AHTaren Bilboko eta Gasteizko sarrerak behin-behinekoak izango dira

Gasteizko eta Bilboko sarrerak behin-behinekoak izatea proposatu du Espainiako Gobernuak, eta behin betikoak, lur azpikoak izango diren sarreren gastuak, Jaurlaritzak bere gain hartzea onartu du. Gero kupo bidez itzuliko dio dirua Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari

AHTren lanak, Elorrion. ITZIAR BASTARRIKA / FOKU
2021eko azaroaren 4a
13:33
Entzun

Hiriburuetarako behin-behineko geltokiekin egingo du aurrera AHTak Araban eta Bizkaian. Espainiako Garraio ministroa, Raquel Sanchez, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarekin batzartu du goizean, AHTaren gaineko lanak zehazteko. Zehaztu du Bizkaiko behin-behineko geltokia Basaurin izango dela, eta gero aldiriko tren sarearen bidez egingo lukete Bilborako lotura. Gasteizen ere behin-behineko irtenbidea proposatu dute. Dato kalean kokatzen den tren geltoki berera iritsiko litzateke AHTa ere, lur azpiko lanak egin artean. Behin-behineko irtenbide horren alde egin dute, esan dutenez, 2026rako martxan jarri ahal izateko beste biderik ez dutelako ikusi, Bilboko eta Gasteizko lur azpiko lanek eta berriz inguru guztia urbanizatu beharrak ez lukeelako ahalbidetuko epe horietarako bukatzea.

«Behin-behineko formulak dira, behin betiko lanek ez dezaten eragotzi zerbitzu hori martxan jartzea», esan du Sanchez ministroak. Arriolak gehitu du Madrilek Eusko Jaurlaritzaren esku utzi duela Zaratamo-Cantalojas arteko tartea, Bilborako sarrera aurreratzen joateko; eta Arkautiko korapiloa deritzona, Gasteizko sarbidea egiteko. Gogoratu dute formula horri esker Gipuzkoako lanak aurreratuta daudela, eta bide horretatik aurreratu nahi ditutze Bilboko eta Gasteizko loturak. Donostiko sarrerarekin ari dira lanak aurreratzen. Eusko Trenbide Sareak kudeatzen ditu lan horiek, eta kupo bidez itzultzen dio ordaindutakoa gero Madrilek, urtero.

Sanchezek esan du espero dutela hurrengo bost urteetan amaitzea lanak. Arrilolak 2026 amaiera eta 2027 hasiera aipatu du martxan jartzeko data.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.