Hezkuntza

EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria 2025-2026ko ikasturtean jarri nahi dute martxan

Eusko Jaurlaritzak 55 milioi euro jarriko ditu, 2025era arte, fakultatea egiteko lanetarako.

Egun EHUk duen Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. GORKA RUBIO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko azaroaren 9a
13:23
Entzun

EHU Euskal Herriko Unibertsitateak eraikin berri bat edukiko du: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria egingo dute Bilbon. Jokin Bidarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak gaurko gobernu bileraren osteko agerraldian azaldu duenez, onartu dute EHUri lanetarako 55 milioi euroko laguntza zuzena emango diotela 2025era arte. Ondo bidean, espero dute 2025-2026ko ikasturtean eskolak eraikin berrian ematen hastea.

Zehazki, 55.035.217,94 euroko laguntza emango diote EHUri, inbertsioen urte anitzeko planaren barruan, 2025era arte. Urtez urte aldatu egingo da jasotako kopurua: 2021ean, 392.723 euro; 2022an, 3.500.000; 2023an, 14.600.000; 2024an, 29.400.000; eta, azkenik, 2025ean, 7.142.493. Egun, lanen lizitazio fasean dago proiektua, eta gaurkoa «pauso garrantzitsutzat» du Bildarratzek.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria Bilbon egingo dute —egun, Leioako campusean dago—, Basurtuko ospitalearen ondoan. Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintza graduak eskainiko dituzte bertan, baita osasun zientzien arloko master ofizialak ere. Bildarratzen irudiko, «proiektu estrategikoa» da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.