Abiadura patinajea

Ioseba Fernandezek munduko urrezko domina jantzi du, Kolonbian

Iturmendiko (Nafarroa) abiadura patinatzailea munduko 100 metroko proban nagusitu da bigarrenez, Ibaguen (Kolonbia). Munduko Txapelketan irabazten duen laugarren urrezko domina du Fernandezek. Ruth Arza iruñearrak, bestalde, zilarra lortu du, junior mailako 200 metroko proban.

jarraia205841.jpg
Mikel O. Iribar.
2021eko azaroaren 12a
15:29
Entzun

Ioseba Fernandez abiadura patinatzaileak (Iturmendi, Nafarroa, 1989) munduko 100 metroko proban garaiezina dela berretsi du. 2018an nagusitu bezala, aurtengo Munduko Txapelketan ere azkarrena izan da proba horretan, Ibaguen. Kolonbian. Iturmendikoa denborarik onena eginda sailkatu da finalera, eta lasterketa erabakigarrian ez du hutsik egin; Steven Villegas kolonbiarraren eta Jorge Luis Martinez mexikarraren aurretik helmugaratu da. Hori gutxi ez, eta bi munduko marka berri ezarri ditu: lehena, proba horretan; eta bigarrena, 300 metrokoan. Gisa horretara erakutsi du punta-puntako patinatzailea dela.

Fernandezek Munduko Txapelketan irabazten duen laugarren urrezko domina du; 2012an, 200 metroko proban jantzi zuen lehena; 2014an, 500 metrokoan bigarrena; eta orain dela hiru urte, 100 metrokoan. Guztira, bederatzi alditan lehiatu da Munduko Txapelketan, eta hamalau domina eskuratu ditu. Ruth Arza iruñearrak, bestalde, zilarrezko domina kolkoratu du, junior mailako 200 metroko proban.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.