Bankuak

Turkiako bere adarra osorik erosteko asmoa du BBVAk

2.249 milioi euro ordainduko ditu Garanti bankuaren %50,15 erosteko.

BBVA bankuaren egoitza nagusiko sarrera. LUIS TEJIDO / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko azaroaren 15a
11:25
Entzun

BBVAk zabalkunde operazio bat egingo du Turkian. Erosteko eskaintza publiko aurkako bat proposatu du Garanti bankuaren %50,15 erosteko. BBVA bankuaren beste zatiaren jabe da, eta eragiketa honekin oso-osorik kontrolatuko du. 2.249 milioi euro ordainduko ditu akzioen zati horrengatik. Garanti bankua garrantzitsua da Turkian, herrialdeko maileguen %20aren jabe baita.

BBVAk eginiko eskaintzak %15eko prima bat du, Garantiren akzioek azaroaren 12an zuten prezioaren aldean. Duela sei hilabeteko prezioarekin alderatuta, berriz, gainkostu hori %34 da. Eragiketa, dena den, oraindik ez dago itxita; BBVAk Turkiako agintarien oniritzia behar du, eta hura lortzean emango ditu xehetasun gehiago. Halere, erosleak dagoeneko jakinarazi du bere kalkuluen arabera Garantiren akzioak %13,7 handituko direla 2022an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.