Indarkeria matxistaren aurkako eguna

Jaurlaritzak adineko emakumeen aurkako indarkeria jarri du erdigunean A-25erako kanpainan

Gaurtik azaroaren 30era bitartean egingo dute, eta gizarteari eskatu diote «adi» egon dadila eguneroko indarkeria egoeren aurrean.

Kanpainaren aurkezpeneko argazki bat, gaur. EMAKUNDE
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko azaroaren 15a
13:10
Entzun

Eta zuk... ikusten duzu? Adi dagoen gizarte batek soilik detektatzen du indarkeria ezkutuena leloa oinarri hartuta, indarkeria «ezkutuena» jarri nahi izan du erdigunean Emakundek azaroaren 25a dela-eta egingo duen kanpainan. 55 eta 79 urte bitarteko emakumeen testigantzetan zentratzen da kanpaina, eta gizartea «sentsibilizatzea» du helburu. Gaurtik azaroaren 30era bitartean egingo dute kanpaina, eta, besteak beste, telebistan, irratietan, egunkarietan, hedabide digitaletan eta sare sozialetan zabalduko dute.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi duenez, indarkeria egoera «asko» normalizatuta egon dira, eta, «askotan, biktimek berek ere ezin izan dute indarkeria gisa izendatu». Kanpainaren bitartez, gizarteari eskatu nahi diote eguneroko indarkeria egoerei «adi» egon dadila, eta, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, kanpaina «baliagarria» izan daiteke, testigantzak entzun ondoren «errazagoa» delako indarkeria identifikatzea.

Landaidaren arabera, adineko emakumeen aurkako indarkeriak duen «ikusezintasunagatik» jarri dute kanpainaren erdigunean; izan ere, emakume horiek kasu «askotan» ez dute autonomia ekonomikorik, eta haien garaiko gizarteak «ez du genero indarkeria onartzen». Emakundeko zuzendariak adierazi duenez, «emakume adinduak askotarikoak izan arren», haien «zaurgarritasuna handiagoa izan daiteke adina dela eta».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.