Ezbeharra

Pertsona bat hil da Carcarren, trafiko istripu batean

Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute.

Istripua, suhiltzaileek banatu duten argazkian. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK, @BOMBEROS_NA
2021eko azaroaren 16a
17:22
Entzun

Nafarroako suhiltzailek Twitter sare sozialean jakinarazi dutenez, gaur arratsaldean trafiko istripu bat izan da Carcarren (Nafarroa), eta pertsona bat hil da, eta beste bat zauritu.

NA-6230 errepidean gertatu da istripua, 1,5 kilometroan. Suhiltzaileen arabera, bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute, furgoneta batek eta auto batek.

Lodosako suhiltzaileak eta Foruzaingoa joan dira istripua gertatu den tokira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.