Indarkeria matxista

Agurainen bi gizonezko espetxeratu dituzte adingabe bati sexu erasoak egitea egotzita

Ostiralean atxilotu zituzten, eta epaileak gaur erabaki du haiek Zaballako kartzelara bidaltzea. Senideak dira erasotzaileak eta biktima.

Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzea, Gasteizen, aurtengo urrian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2021eko azaroaren 21a
12:18
Entzun

Epaile batek espetxeratu egin ditu ostiralean Agurainen (Araba) atxilotu zituzten bi gizonezkoak; 30 urte ditu batak, eta 39 besteak. Senide duten adingabe bati hainbat hilabetez sexu erasoak egitea leporatzen die. Ertzaintzak ez du xehetasun gehiago eman, eraso egin diotena adingabea baita.

El Correo egunkariak zabaldu duenez, ordea, biktimak eta haren amak ostiralean jo zuten komisariara. Haien testigantzak entzun eta gero atxilotu zituzten bi erasotzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.