Euskaldunako langile Pablo Gonzalez gogoan hartu du Sortuk

1984an hil zen, bihotzekoak jota, Espainiako Polizia Euskalduna ontziolako langileen kontra oldartu zenean

Deustuko zubian eskegitako pankarta, gaur. ARITZ LOIOLA / FOKU
gotzon hermosilla
2021eko azaroaren 23a
15:59
Entzun

37 urte bete dira Pablo Gonzalez Larrazabal Euskalduna ontziolako langilea hil zenetik, bihotzekoak jota, Espainiako Polizia langileei oldartu zitzaienean. Sortuk ekitaldi bat egin du Gonzalez Larrazabal eta Euskaldunako langileen borroka gomutan hartzeko: pankarta erraldoi bat eskegi dute Deustuko zubian, Gonzalez hil zen lekutik oso gertu, eta Euskaldunako langile ohiak eta gatazkaren lehen lerroan egon ziren emakumeak bildu ditu; Euskaldunako langileek garai hartan erabili zuten pankarta zaharretako bat ere erakutsi dute ekitaldian.

«Euskal langileriak historian erakutsitako jarrera borrokalaria» balioetsi nahi izan du Sortuk ekitaldi horren bidez. Esan dutenez, borroka horrek «aurrera jarraitzen du» gaur egun ere: «Kapitalaren logika beraren pean gaude gaur egun ere langileok. Haien klase interesak gure bizitzaren gainetik jartzen dituzte». «Langileen errepublika duin bat» proposatu dute irtenbide gisa, eta elkartasuna adierazi diete Cadizen (Espainia) metalaren arloan borrokan ari diren langileei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.