Mutil adingabe bat epaitu dute Baionan, 16 urteko neska bat bortxatzea egotzita

Iragan astelehenean jarri zuen salaketa neskak, bortxaketagatik. Epaiaren zain, kontrol judizialpean aske utzi dute auzipetua.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, Donibane Garazin, iaz. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko azaroaren 26a
12:37
Entzun

Neskak salatu du Donibane Lohizunen (Lapurdi) izan zela bortxaketa, iragan astelehenean. Berehala ezarri zuen salaketa Polizia Etxean. Mutil batek bortxatu zuela kontatu zien poliziei. Adingabea da mutila ere, 17 urte ditu. Salaketa bildurik, fite atxilotu zuen gaztea Frantziako Poliziak, eta, atxiloaldiaren ondotik, berehala pasatu behar izan zuen epailearen aitzinetik Baionako Auzitegian. Epaileak ez du oraino kondenaren inguruko erabakirik hartu, baina mutila libre utzi dute. Anartean, Baionako prokuradoreak kontrol judizialpean ezarri du mutila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.