Ingurumena

Interes orokorreko legearen zuzenketan atzera egiteko eskatu dio Podemosek «PSE-EE berriari»

Eusko Jaurlaritzak Ingurumen administrazioaren legeari jarri nahi dion zuzenketak udalerrien eskumenei zuzenean eragingo diela salatu du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarreko bozeramaileak.

Miren Gorrotxategi eta David Nuño, Irunen, agerraldian. BERRIA
2021eko azaroaren 30a
12:00
Entzun

«PSE-EE berriak udalen eskubideak defendatuko ditu, ala beste aldera begiratzen jarraituko du?», galdetu du Miren Gorrotatxegi Elkarrekin-Podemos-IUko legebiltzarreko eledunak, Irunen, Ingurumen administrazioaren legearen harira EAJrekin batera alderdi sozialistak aurkeztu duen zuzenketaren harira. Irunen egin zituen adierazpenok. Hain zuzen, PSE-EEk gobernatzen duen udal horrek eskatu dio Jaurlaritzari atzera egiteko zuzenketa horretan. Interes orokorraren izenean Jaurlaritzak zenbait proiektu aurrera ateratzeko eskumena hartzeak udalen autonomian «zuzenean» eragingo duela iritzi dio Gorrotxategik. «Interes orokorreko figura horrek zuzenean eragiten dio toki autonomiari eta baita udalerrien eskumenei ere».

Halaber, zuzenketa horiek egiteko prozesua «opakua» izan dela salatu du. «Ehun zuzenketa baino gehiagorekin zuzendu du euskal gobernuak bere legea, eta Eudelek eta Aholku Batzorde Juridikoak ezin izan dute beren iritzia eman, ezta zuzenbidearekin bat datorren erabaki ere». Bide horretan, gaitzetsi du Jaurlaritza gehiengo osoaz baliatzen ari dela «legea abiada bizian tramitatzeko» Eusko Legebiltzarrean bertan onartu berri baita araudi berriaren irizpena, abenduaren 9an behin betiko onartzeko xedeaz.

Hain zuzen, gai horrekin lotuta mozio bat eztabaidatzekoak dira ostegunean Eusko Legebiltzarrean, osoko bilkuran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.